Saltatu eta joan eduki nagusira

Mezuak

Abenduaren 31n Etxera Lasterketa Oiartzunen

Etxerako bidea geroz eta gertuago dagoen arren, oraindik ere etxeratzearen aldeko aldarrikapena egiteko beharra dago eta pausoz pauso egingo dugu aldarrikapen hori abenduaren 31n. Haurren eta helduen lasterketa egongo da. Zergatik jarraitzen dugu Etxera lasterketa antolatzen?  Konponbiderako giltzak behar ditugulako, zauriak itxi eta konponbideari ateak zabaltzeko giltzak, hain zuzen ere. Ezinbestekoa da euskal preso, iheslari eta deportatuen aferari irtenbidea ematea. Eta oraindik euskal presoen eskubideek urratuta jarraitzen dutela ikusten dugu. Joanes Larretxea eta Juan Mari Inziarte herriko euskal presoen eskubideak ere urratuta jarraitzen dute, salbuespenezko legedia ezartzen baitzaie.  Joanesek legedi arrunta aplikatuz gero, baimenekin etxean egon beharko luke dagoeneko eta hirugarren gradua eskatzeko aukera ere izango luke. Juan Marik, ordea, kalean behar luke hirugarren graduan. Eta biei salbuespen legedia aplikatzen dietenez, Martutenen daude.  Eta espetxe politika ezartzen du
Azken argitalpenak

Urtarrilaren 15ean dugu hurrengo zita

 Urtero gabonen inguruan Oiartzunen egiten den lasterketa urtarrilaren 15ean izango da.  Herriko hainbat korrikalarik lasterketa herrikoia antolatu dute beste urte batez ere. Oiartzungo auzoak zeharkatuko dituen lasterketa da. Oiartzungo plazatik abiatuko da eta Ergoien, Altzibar, Iturriotz eta Ugaldetxotik pasa ondoren, berriro plazan bukatuko da 6,6km-ko ibilbidea duen lasterketa.  Ez da lasterketa soila. Bakegintza eta elkarbizitza oinarri hartuta presoen auzia askatzea bultzatzeko ekimena da. Sarek egiten duen herritarren aktibazioaren adibidea da lasterketa hau. Herriko korrikalariek jarritako alea. Joanes etxera bidean jarriko duten pausoak emateko ekarpena.  Haurren lasterketa egingo da 10:30ean, plaza inguruan itzuliak emanez. Adinaren arabera itzuli, bat, bi edo hiru emango dira.  Helduen lasterketa 11:00etan hasiko da. Izena herrikrosa.eus webgunean eman behar da eta 12€ ordaindu beharko dira. Dortsal guztiak ez balira salduko, egunean bertan 18€tan erosteko aukera izango da.

Joanes etxeratzeko bidean pausoak emanez

2022ko urtarrilaren 2an ospatu da 2021ari zegokion lasterketa. Haur eta heldu herriko kaleetan pausoak emanez elkartu dira beste behin ere. Joanes Larretxea Mendiola herritarraren eskubideen defentsan lan egiten jarraitzeko konpromisoa berretsi eta eta egunen batean lasterketa hau antolatzeko arrazoirik ez edukitzeko helburua gogoratu genuen.  Hemen argazki batzuk eta lasterketaren sailkapena . 

Pausoak Joanes Euskal Herriratzearen alde

Abenduaren 29an 400 pertsonatik gora bildu ginen: korrika haurrak eta helduak, segurtasun lanetan, pintxoak prestatzen... guztiak helburu berarekin. Pasa den urriaren 11z geroztik, 10 urte dira Joanes atxilotu eta espetxeratu zutela. 10 urte hauetan, hiru espetxe ezberdinetan eduki dute, horietako bat bera ere ez Euskal Herrian: Fleury (796 km), Soto del Real (425 km), eta Herrera de la Mancha (642 km, egun bertan dago). Nahiz eta dagoeneko 10 urte beteta izan, oraindik ere salbuespeneko legedia aplikatzen zaio;   hau da, lehenengo graduko erregimenean mantentzen dute, eta bere sorterritik ehunka kilometrora urrunduta dago. Gainera, Joanesek behin baino gehiagotan egin du Euskal Herrira gerturatzeko eskaera, eta behin baino gehiagotan eskatu du 1.gradutik 2.graduko erregimenera alda dezaten, baina   kasu guztietan ezezko erantzuna jaso du. Argi dago, Joanesek gaur egungo Espainiako espetxe legedia aplikatuz gero, bi eskaera horiek onartzeko baldintza guztiak betetzen ditu

Abenduaren 29an Joanes Larretxea Euskal Herriratzea eskatuko dugu

Joanes Larretxeak 10 urte daramatza espetxean. Salbuespen egoera horren amaiera exijitzeko eta etxeratze bidean jartzeko herritarrok urratsak emango ditugu, pausoak emango ditugu Joanes Euskal Herriratze bidean jartzeko. Horretarako zita garrantzitsua dugu abenduaren 29an. 10:30ean haurren lasterketa izango da eta izena egunean bertan eman beharko dute 9:00etatik 10:00etara. Helduen txanda 11:00etan izango da. 6,5km-ko lasterketa izango da. Izena emateko aukera dagoeneko zabalik dago Elorsoro kiroldegian eta www.herrikrosa.eus webgunean. 

300 pertsona pausoz pauso

Beste urte batez Oiartzungo kaleak korrikalariz bete dira herritik urrunduta dauden presoak gogoan dituztela. 6,5km-ko ibilbidea egin zuten helduek eta haurrek hiru taldetan herrian ibilbide motxagoak egin zituzten. Helduei dagokionez, 228 pertsonek lortu zuten ibilbide osoa egitea. Sailkapena ren atalean ikus dezakezue korrikalari bakoitzak egindako denbora. Bestalde, 70 haur baino gehiago atera ziren haurren lasterketan. Hemen Oarsoaldeko hitzak egindako artikulura lotura . 

Abenduaren 30ean izango da lasterketaren VI. edizioa

2018ko abenduaren 30ean izango dugu zita elkartasun pausuak emateko. Lasterketa 11:00etan izango da, eta urteroko ibilbidea izango du. Laster jarriko dugu izena emateko aukera, beraz, adi egon. Haurren lasterketa 10:30ean izango da eta izen ematea egunean bertan egin beharko da.